Ahularen indarra. Oroitzapenak : laborari semea, eskulangilea

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 164 pages
Poids : 401 g
Dimensions : 14cm X 22cm
Date de parution :
ISBN : 978-84-15337-07-2
EAN : 9788415337072

Oroitzapenak

laborari semea, eskulangilea

de

chez Elkar

Serie : Ahularen indarra

Collection(s) : Iparluma

Paru le | Broché 164 pages

15.20 Disponible - Expédié sous 10 jours ouvrés
Ajouter au panier

Quatrième de couverture

« Erikor baina ez hilkor » erran zaharrari arrazoi eman dio liburu honen idazleak. Biriketako ahuleziarekin sortua, beti eztulka eta sukartsu, Daniel Landart donostiritar laborari semeak ez du baserriaren segida hartu, ez eta ikasketa luzerik egin. Halere, berrogeita hamar urtez lanean ari izan da !

Gazterik hilen zela beldurrez, haurtzaroko oroitzapenak Aiben abula liburuan plazaratu zituen. Hirugarren argitalpena agortua izanez, eta gainera, segida bat aspaldian hitzemana baitzuen, paradaz baliatuz, zaharberritze eta osatze lan bat egin du.

Abularen indarra izenburu berdinarekin bi liburu izanen dira. Lehen honetan, bi zati daude : « Laborari semea » deituan, Aiben abula liburuan agertzen ziren istorioak osoki berriz idatzi ditu eta gai berriak emendatu ; bigarren zatian, aldiz, inprimeriako eskulangile baten eguneroko bizitza kontatzen digu.

Bigarren liburuan agertuko dira abertzale eta cuskaltzale gisa ezagutu dituen zorionak eta tirabirak.

Laborari seme, eskulangile, abertzale eta euskaltzale xume batek eskainitako lekukotasun arraroa.

Biographie

Daniel Landart Urruty 1946 eko abenduaren 11n sortua, Donostirin (Baxenabarre). Gaur egun Uztaritzen bizi da.
Ttipi-ttipitik osasun arazoak ezaguturik, bizi osoa erikor darama. Baina halere 50 urtez lanean ari izan da. Lehenik inprimerian 24 urtez, eta gero, euskal kultura sustatzeko sortu « Euskal Herriko Kultur Etxea » eta « Euska Kultur Erakundea » egitura profesionaletan.
Euskal antzerkia, 1965tik 1985ra bereziki, militantziaz bultzatu du, jokalari, idazle eta talde zuzendari gisa lan handia erabiliz. Askotan bertso gai-jartzaile izana, lau urtez irrati emankizunak astero apailatu ditu, baita ere Errobi musika taldearentzat kantu letrak idatzi.
Bestalde, Batita Handia eta Anaiaren azken bitzak eleberrien egilea da.