Bere kantugintza eta argibide zonbait, 1958-2015 : Lekukotasun bizia

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 239 pages
Poids : 501 g
Dimensions : 14cm X 22cm
Date de parution :
ISBN : 978-84-9027-555-9
EAN : 9788490275559

Bere kantugintza eta argibide zonbait, 1958-2015

Lekukotasun bizia

de

chez Elkar

Collection(s) : Iparluma

Paru le | Broché 239 pages

Tout public

22.00 Disponible - Expédié sous 10 jours ouvrés
Ajouter au panier

Quatrième de couverture

Liburu huntan kausitzen dira sail asko, denak Manex Pagolak euskal kantuaren inguruan eman duen biziari eta lanari... lotuak.

Lehenik nola eta zendako hasi zen aski goiz eta kementsu euskal kantu berri egiten. Gero nola egiten duen euskal kantu berri bat hitz eta aire elkar lotuak bere molde berezian. Izan eta dituen hainbeste interpreteri ainitz zor diotela, zer dion hauen lan bikainaz.

Zail bainan interesgarria bere ehun bat kantu berrien lerrokatzea beren urtearekin, bakotxaren sorrera eta zergatia azalduz laburzki. Kantuaren inguruko bizi soziala eta beste nolakoak ziren ere urte haietan.

Altxatzekoak direla urte batzuez kantu pozaren artetik ezagutu dituen momentu kirets bitxiak, arriskuak, orroitzekoak ! Hala nola, adibidez, Durangon, Ugao aldean, Irunen bertan. Orduko giro txarra zentzuraren eta beste zenbait trabagatik !

Liburuaren bukaeran aurkituko da bereziki Xipri Arbelbidek egin duen ikerketa argigarri bat : Manexen kantuak nork, artista, argitaletxe... argiratatu dituen.

Azkenik hor dela berexi dugun argazki andana. Askorentzat hainbeste orroitzapen beroen kokagune oraino.

Dena euskara errex, herrikoi batean eskainia zaigu.

Biographie

Manex Pagola
(Landibarre Elizetxean, 1941) Ezkondua Martxelin Arbelbide Heleta Bizkaikoarekin, 2 haur. Ogibidez, Baionako Euskal Museoan lehiaketa ondoren, 31 urtez, lehenik Idazkari nagusi, azkenik Kontserbadore orde. Ikasketa nagusiak : euskarako lizentzia maila (C1 ) eta antropologia sozio kulturalan doktore Bordele II unibertsitaterako. Antropologia sozio kultura sailan idazlan osatu berezienak (erdaraz): « Baionako Euskal Musevoaz » ( 1988, argitaratu gabea), « Hazparneko hiri erdiaz » (Tesia, argitaratua, 1996). Elkarte lanetan sortzaile kide : Seaska (ikastolak), Elkar (Baionan), Gure Irratia, Euskal Herriko Artistak, Irrintzina (euskal kantu, dantza Urketan). Kantu ikusgarri sortzailekide : Zazpiribai, Ortziken, Kanta Bi. Bere idazki gehienak : Herria, Gazte, Enbata, Euskaldunak (Ehas), Txan txikitin, Zubiak (EA Iparralde)...
Euskaltzaindiko Urgazle, Eusko Ikaskuntzako kidea.