Ene baitan bizi da

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 184 pages
Poids : 501 g
Dimensions : 14cm X 22cm
Date de parution :
ISBN : 978-84-9027-651-8
EAN : 9788490276518

Ene baitan bizi da

de

chez Elkar

Paru le | Broché 184 pages

20.50 Disponible - Expédié sous 27 jours ouvrés
Ajouter au panier

Quatrième de couverture

« Orain ere bueltaka dabil, amatxiri galdetu, ez galdetu, nola galdetu... « Bai, ez, bai, ez... » Zaharrak solasean segitzen du, eguraldiaren aldaketaz, pentsuaren pre- zioaz, laborarien eskasteaz... Eta Marie amatxiri galdetu, ez galdetu, nola galdetu... « Bai, ez, bai, ez... ». Zuzenean, zeharka, azalpen anitz edo gutirekin... « Bai, ez, bai, ez... »

-Amatxi, galdera bat...

-Bai... ?

-Donibane Lohizunen bizi izan zinen zu ? »

Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi dueña emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen... Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

Askotariko istorioak gurutzatzen dirá Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian : 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian nes- kato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-gu- raso harreman korapilatsuak... Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.

Biographie

Maddi Ane Txoperena Iribarren. Hendaian sortua 1994an, gaur egun Lesakan bizi da. Kazetari gisa aritu da Topatu.eus-en eta Berria-ko hainbat sailetan. Horrez gain, bertsolaria da eta Gizarte Antropologiako ikaslea. Hauxe du argitaratzen duen lehen liburua.