Gaston. Vol. 10

Fiche technique

Format : Cartonné
Nb de pages : 46 pages
Poids : 314 g
Dimensions : 22cm X 30cm
Date de parution :
ISBN : 978-2-914855-39-6
EAN : 9782914855396

Gaston. Vol. 10

de

chez YoraN

Serie : Gaston. Vol 10

Paru le | Cartonné 46 pages

A partir de 13 ans

10.00 Indisponible

Quatrième de couverture

André Franquin 1924 an jaio zen Etterberken (Belgikan). Marrazkiak haurtzarotik izan zuen garrantzia berarengan.

1944 an frantses hizkuntzako komikigintzan oinarri den Dupuis argitaletxearentzako lanean hasten da bere lagun Morrisek (Lucky Luken egileak) sartuta.

1947 an "Spirou" pertsonaia berrartu eta "Tankea" eta "Etxe prefabrikatuak" sortzen ditu. Aldi berean, hainbat aldizkarirentzako marrazten du.

1949 ostean "Spirou eta Fantasio" hartuko ditu bere esku, aldi berean, Spirou aldizkariko hainbat irudi eta testu egiten hasten da. Spirouren mundua handitzen du pertsonaia bikainei esker: "Champignak kondea", "Marsupilami" ezagunak 1952 an, "Sécotine kazetaria", "Zantafio eta Zorglub" eta beste hainbat.

1955 eta 1959 artean "Modesto eta Ponpon" en ardura izan zuen Franquinek, Tintin aldizkarirako.

1957 an erredakzioko orrialdeak animatzearren "lanik gabeko heroia" azaltzen da, André Franquinek berak sortua eta marraztua eta Yvan Delportek emandako nortasun eta izenarekin : Gaston, lagun zoritxartsu baten omenez. Lagaffe abizena bera ere hitz joko horretatik jaioa da, gaffe-k balbetsu edo zoritxartsu esan nahi du frantsesez. Super-heroien garaian deus ere gertatzen ez zaion pertsonaia jaiotzen da. Hasiera batean leku txikia izango du Spirou aldizkarian. Erredakzioan nahaste-borrasteak besterik ez ditu eragiten mutikoak. Baina arrakasta ukaezina da. Gaston, berez, ez zen komiki izateko jaio. Sail gisa hasi zen.

Franquinek lan gehiegi golkoan eta hainbat pertsonai eta istorio alboratzen ditu.

1968 an "Spirou" utzi eta Fournierren esku utzi zuen, marrazkilari bretoia. Ostean hainbat proiektu berritan sartzen da : "Marsupilami" ren banakako saila eta "Tifou" telebistarako saila besteak beste.

1997 an hil zen Franquin. Honakoan hanka-sartzez jositako mutiko atsegin baten kondairak aurkezten dizkizuegu...

Du même auteur : André Franquin