Jendeak : laborari munduko kontakizunak : XX. mendeko bigarren zatian kokatuak

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 148 pages
Poids : 401 g
Dimensions : 14cm X 22cm
Date de parution :
ISBN : 978-84-9027-768-3
EAN : 9788490277683

Jendeak

laborari munduko kontakizunak
XX. mendeko bigarren zatian kokatuak

de

chez Elkar

Collection(s) : Iparluma

Paru le | Broché 148 pages

15.00 Disponible - Expédié sous 10 jours ouvrés
Ajouter au panier

Quatrième de couverture

Kontakizun desberdinek osatzen dute Jendeak liburua. Ipar Euskal Herriko laboran munduan kokatuak dira, XX. mendeko bigarren zatian.

Jende horiek -haur, gazte, xahar- adin batera helduak diren guztiek ezagutu dituzte, edo bederen, noizbait, nonbaitik, zerbait entzun dute.

Kontakizun bakoitza, errealki gertatua edo asmatua, anekdota soil batetik abiatzen da, hala nola : bi anaiatxoren tirabirak, amatxi bere bilobei bertuteaz mintzo, errainaren gogoetak, mendi-mendian gertatu istripua, atizo bereko jendeak nortzuk ziren, aitatxiren haurtzaroko eskuizkribua, bi laboran eikarren artean haserretu, bakoitzaren sekretu bat edo beste, herriko hauteskundeak, emaztea etxetik joan, soldadugoan gertatutakoa, alkoholak beretu gaztearen dohakabetasuna, neskatxa baten bortxaketa, gezurrezko akusazioa, eta dudarik gabe, apezek ere badute aipamen bat baino gehiago !

Hizkuntza leun batean idatziak, istorio gehienak hunkigarriak dira, dramatikoak, baina batzuek badute halere umore pixka bat.

Kontakizun hauek iragan hurbileko euskal gizartearen berri ematen digute : atzokoaz oroitzeko, eta ahalaz, geroaldi hobe baten obratzeko !

Biographie

Daniel Landart
1946ko abenduaren 11n sortua, Donoztirin (Baxenabarre). Uztaritzen (Lapurdi) bizi. Hamazazpi urtetan hasia euskaraz idazten. Euskal antzerki amateurraren animatzaile izandakoa 1965etik 1985a arte : antzerkilari, idazle eta zuzendari gisa.
Liburu hauen idazlea : Hogoi urte, Aihen ahula, Erranak erran, Batita Haundia (Irun Hiria Literatura Sana), Anuiaren azken hitzak, Ahularen indarra, Enbataren zirimolan, Etxea eta etxekoak euskal literaturan.
Hainbat kantu hitzen egilea. Musikatzaileak eta kantariak : Mikel Laboa, Gorka Knörr, Anje Duhalde, Mixel Ducau, Pantxoa Carrère, baita Errobi, Eltzegor eta Bidaia taldeak ere. Bertso saio askoren antolatzailea eta gai-jartzailca.« Bertsularitza » erakusketaren eta gai beraz liburu baten egilea.
Euskaltzain urgazlea, 1979az geroztik.