Komediaz komedia : Lapurdin eta Baxenabarren : 1945-1970

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 261 pages
Poids : 501 g
Dimensions : 18cm X 24cm
Date de parution :
ISBN : 978-84-9027-989-2
EAN : 9788490279892

Komediaz komedia

Lapurdin eta Baxenabarren
1945-1970

de

chez Elkar

Collection(s) : Histoire

Paru le | Broché 261 pages

Tout public

24.00 Disponible - Expédié sous 6 jours ouvrés
Ajouter au panier

Quatrième de couverture

Baserrietako sabaietan, eskola giristinoetako aterpeetan edo parrokietako zinema aretoetan antzeztu euskal teatroa 1920ko hamarkadaren hasieran abiatu zen, eta Eliza katolikoaren gerizan, apezek eragin handia ukan zuten, bai idazle gisa, bai gazteen moldaketan, eta hori berrogeita hamar bat urtez.

Ikerlan honek, Herria astekaria iturritzat hartuz, apezek mende laurden batez 1945tik 1970ra kudeatu zuten euskal komedien historia kontatzewn digu.

Iparraldeko bi probintzia estaltzen ditu : Lapurdi eta Nafarroa Beherea. Zuberoan, aldiz, kanpoan eskaini trajedia edo pastorala betidanik indartsu baldin badago, barnetan egin komediek ez zuten oihartzunik ukan Herria astekarian.

Liburu honetan, anitz xehetasun aurkituko dituzue : teatrolariei eman aholkuak, neskek ala mutikoek osatzen ote zituzten taldeak, zein ziren garai hartako arrangurak edota tira-birak, urtez urteko sorkuntzak, komedia berrien gaiak, idazleen eta moldatzaileen izen batzuk, zein parrokietan zeuden taldeak, komedien izenburuen zerrenda, zenbait kritika eta beste.

Duela mendea hasirik, eta berrogeita hamar urtez apezek gidaturik, milaka gazte teatroan ari izan ziren. Gure eskerrik beroenak merezi dituzte, eta bistan dena, haien ondotik antzerkia biziarazten duten guziek ere. Ororen gainetik, bi apez euskaltzale handi gorets ditzagun : Piarres Lafitte Herria kazetaren buruzagia eta Piarres Larzabal idazle paregabea.

Biographie

Daniel Landart
1946ko abenduaren IIn sortua, Donoztirin (Baxenabarre). Uztaritzen (Lapurdi) bizi. Ofizioz lehenik tipografoa, gero euskal kulturgintzan eragile profesionala. Hamazazpi urtetan euskaraz idazten hasia, Gazte, Pan-Pin, Etxea, Herria kazetetan.

Euskal antzerkiaren animatzailea 1965tik 1985a arte. Hamalau antzerki obraren idazlea. Taldeetako jokalarien moldatzen ibilia, 15 bat antzezlan taularatuz.

Hamar liburu hauen idazlea : Hogoi urte, Aihen ahula, Erranak erran, Bertsularitza, Batita Haundia (Irun Hiria Literatura Saria), Anaiaren azken hitzak, Ahularen indarra, Enbataren zirimolan, Etxea eta etxekoak euskal literaturan, Jendeak.

Hogeita hamar kantu hitzen egilea. Musikatzaileak eta kantariak : Mikel Laboa, Gorka Knörr, Xalbardin, Anje Duhalde, Mixel Ducau, Pantxoa Carrère, Philippe Albor, Philippe de Escurra, Mattin Lerissa eta beste.

Asko bertsu saioren antolatzailea eta gaijartzailea. 1988an « Bertsularitza » erakusketa ibiltariaren egilea, zazpi probintzietako hainbat tokitan aurkeztua izan zena.

Euskaltzain urgazlea 1979az geroz.