Teresaren mendekua

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 290 pages
Poids : 501 g
Dimensions : 14cm X 22cm
Date de parution :
ISBN : 978-84-1360-112-0
EAN : 9788413601120

Teresaren mendekua

de

chez Elkar

Collection(s) : Iparluma

Paru le | Broché 290 pages

20.00 Disponible - Expédié sous 27 jours ouvrés
Ajouter au panier

Quatrième de couverture

Argi zirrinta agertzen da Santa Klara uhartearen gibelean. Eguzki izpiek ezpatak dirudite. Hodei arrastorik ez zeruan. Inor pasalekuan. Inor hondartzan. Donostiarrak lo daude oraindik. Itsasgora. Sudur aitzinera heldu zait ura, probokatzaile. Zipriztinek masailak bustitzen dizkidate. Anttonenak ere bai, eta horrek alaitzen du haurtxoa. Salto txikiak obratzen ditti nire besoaren zuloan. Handiak berriz, zutitu eta uretara sartzen naizenean. Ez dut inoiz hain alegera ikusi. Lehen aidia da hondartzara eramaten dudala. Horregatik.
Belaunetaraino daukat ura. Haizea baino aise hotzagoa den arren, jadaneko ez dut ezer sentitzen. Kresalaren usaina kulunkagarria zait.
Sabela bustia. Ez du balio aurrerago joatea. Itsasoan hogeita hamar metrotara sartua naiz jadanik. Anttonen irriak eten dira. Hurbilegi deritzo urari. Asaldatzen hasi da. Niregana itzultzen da, begi beldurtiz. Ama ahoskatzen du berriz, erreguka. Baina nik, erraten didanari elkor, ahal bezahl urrun botatzen dut semea.

Irakurleak denetariko istorioak kontatzen dituzten hamalau ipuin aurkituko ditu liburti honetan. Batzuk mundu distopiko batean kokatuak direlarik, beste batzuk umorez josiak dira. Orokorrean, mugarik ezagutzen ez duen irudimen aberats baten emaitzak dira.

Biographie

Xan Idiart
(1994, Donazaharre)
Hamabost urtetan euskara berreskuratzen hasi zen. Gaur egun, Euskal ikasketak segitu ondoren, kazetaritzaren munduan zein irakaskuntzan murgildua da. Teresaren mendekua ipuin bilduma du lehen liburna.