Xalbador

Fiche technique

Format : Broché
Nb de pages : 265 pages
Poids : 401 g
Dimensions : 14cm X 22cm
Date de parution :
ISBN : 978-84-9027-258-9
EAN : 9788490272589

Xalbador

de

chez Elkar

Collection(s) : Iparluma

Paru le | Broché 265 pages

Public motivé

18.00 Disponible - Expédié sous 10 jours ouvrés
Ajouter au panier

Quatrième de couverture

Lehen aldian kantatzen entzun nuenetik eta betikotz isildu zen arte, Xalbadorren bertsoak, beti edo gehienetan, lilura batean sartu nau.

Liburu hontan entseatu naiz lilura horren zergatia nondik zetorren edo datorren aztertzera. Bi Xalbador badira, bat-bateko bertsolaria lehena, bertso idatzietakoa bertzea. Bat-bateko bertso horietarik asko ezagunak dira. Badira horietan Amuritzak «Bat-bateko mirakuluak» deitu dituenak. Irakurleak horietarik zenbait aurkituko ditu liburu hontan.

Bainan bertso idatzietan ere maixu agertu da Xalbador. Odolaren Mintzoa liburua hor dugu lekuko. «Gosta gabe deusik ez» kapituluan, liburu hortako eskuizkribuak eskutan izanez, erakusten dut nola gure Urepeldarrak bertsoaren lehen bertsio hura hobetzen zuen, mail gorenean ematen. Hona adibide bat «Amentsetan» titulutzat daukan kantutik hartua. Lehenik emana zuen: «Bainan ene bi maitalariak, ene garrasien gatik, beren bihotzen berri emaiten ari ziren ahapetik...»; bigarren bertsioan eman du «beren bihotzen besta goresten ari ziren ahapetik!» Datu bat baizik ez zena (berri emaitea), bihotzen besta goresgarria bilakatu da. Hor ikusten da nolakoa den Xalbadorren dohaina.

Liburu honen helburu bakarra hau da: Xalbadorren hurbilagotik ezagutzeko gutizia piztea irakurlearen baitan.

Biographie

Mixel Itzaina 1933ko azaroaren 19an Aldude Mentan sortua, Xalbadorrenetik hiruzpalau kilometroetan. Xalbador, arras gaztea zela oraino, ezagutu zuen. Lehen aldikotz oroit da ikusi zuela Aldudeko eliza eta Ballea ostatuaren arteko plaza hortan. Eliza eta ostatua, Urepeldarrarentzat biak etorri leku. Mixel bera ere bertso idazten saiatu da. Aljerian zelarik euskaraz idazten arizan da berak sortu Euskal Herria aldizkarian bai eta gero, Herria eta Gazte kazetetan.

Bertsolaritzaren mundu horretan lan asko egin du Mixelek: Saio antolatzaile izan da, gai emaile eta epaile. Euskaltzaleen Biltzarraren lehendakari egon zen zortzi urtez, 1980. urtetik goiti Mixel Labéguerie zendu eta. Bestalde Euskaltzaindiko urgazle da. Hogeita hamar urtez lan egin du Kanboko herriko etxean, parte bat Mixel Labéguerie horko auzapez zelarik. Orai Itsasun bizi da bere andrearekin. Lau haurren aita da: hiru mutiko eta neska batena.